Goñi Ardotekatik oso atal garrantzitsua sortu genuen guretzat: “Ardoteka Atelier”. Bertan, ardoaz gozatzeko gune batean bildu genituen ardozale guztiak. Gaikako dastatzeak egiteko topagunea da, zonen, barietateen edo beste izendatzaile komun batzuen arabera, baita dastatze alternatiboak, azokak eta upategi eta ekoizleen aurkezpenak egiteko ere.

Hori guztia giro lasaian, bertaratutakoak ardoaren inguruan sortzen diren gogoeta guztietan parte hartzera eta/edo entzutera animatzen ditugu.

Ekoizle txikiekin harreman zuzenean gaude, eta asko gustatzen zaigu egiten duten guztia ezagutzea. Ahal dugunean, zuzenean aurkezten dizkiegu eta esperientziari  balioa ematen diogu, kideek ardoaren munduan modu integral eta benetakoan murgiltzeko aukera izan dezaten.

Ardoteka Atelierreko kide izateak ez du kosturik. Eman zure datuak formulario honetan eta gure newsletterrak jasoko dituzu antolatzen ditugun dastatze, aurkezpen eta azokekin, baita deskontu bereziak eta berriak ere.